ZAGAR SISTEMAS, S.L. enpresak klimatizazio, berokuntza eta etxeko ur bero sistemak instalatzen ditu, giro termikoa balio jakin batzuen baitan definitzen duten aire parametroak lortzeko (tenperatura operatiboa, hezetasun erlatiboa eta bataz besteko abiadura), eraikinetako (bulego, ikastetxe, lokal komertzial, egoitza, eta abarretako) erabiltzaileentzako ingurune-baldintza erosoak mantentze aldera.

Bulegoetako klimatizazioa

Gure instalazioak gauzatzeko bero edo hotza ekoizteko metodo guztiak erabiltzen dira (bero-ponpa, galdara, hozkailua, klimatizatzailea, etab.) eta bero-energia bide ezberdinen bitartez igortzen da: erradiadoreak, zoru bero-emailea, beira-zuntzezko hodiak, xafla galbanizatuzko hodiak, fan-coils, etab.

Bero-ponpa
Galdara gela
Hodiak
Hozkailua