Gaur egun, lapurretak ugaritu egin dira etxe eta enpresetan. ZAGAR SISTEMAS, S.L. enpresaren helburua da horrelakoak saihestu ahal izateko segurtasun-neurri ezberdinak ezartzea.

Zentzu horretan, lapurreta ororen kontrako alarma eta segurtasun-sistemen arloko merkatua izugarri eboluzionatu da, eta edozein lapurreta-saiakera zapuztea ahalbidetzen diguten sistema eraginkorrenak eskaintzen zaizkigu, kamara, sentsore edo argien bitartez.

Lapurren aurkako sistema
Bideo zaintza sistema

Segurtasun sektorean esperientzia handia duten profesional adituek trebatu dute gure langile-taldea eta, hortaz, zerbitzu profesionala bermatzeko gai gara, zure instalazioen beharretara egokituta. Gure lan-filosofia, segurtasun enpresa handiena ez bezala, instalazio bakoitzaren azterketa pertsonalizatuan oinarrituta dago; enpresa handiek, ordea, bezero kopuru handia eskuratzeko asmoz, sistema estandarrak instalatzen dituzte, sarritan etxebizitza edo enpresa bakoitzaren beharretara egokitu gabe.